Joxe Takolo

ESKA EZAZU BEKA

Joxe Takolo Beka Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak goi-mendizaletasuna, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak garatzeko egitasmoa da, eta 3.000 eurorekin laguntzen dira horiek. 

Beka 2001. urtean sortu zuten, eta mendizaletasuna bultzatzea du helburu, baita Joxe Takolo mendizale azpeitiarraren izenaren eta izanaren berri ematea ere. Urte hauetan guztietan askotariko diziplinak lantzen dituzten eta munduko hainbat lekutan garatutako hainbat eta hainbat proiektu lagundu dira diruz.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.