IRIZPIDEAK

Joxe Takolo Bekaren Batzorde Teknikoak proiektu bat baino gehiago proposatu ahal izango ditu, eta honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

1. Proiektuaren originaltasuna (% 29 gehienez).
2. Proiektuaren zailtasuna (% 29 gehienez).
3. Parte-hartzaileak (% 21 gehienez).
3.1. Parte-hartzaile euskaldunen kopurua (% 7).
3.2. Parte-hartzaileen arteko parekidetasuna (% 7).
3.3. Inklusibotasuna (% 7).
4. Jardueraren eta baliabideen finantzaketa (% 21 gehienez).
4.1. Aurrekontua (% 7).
4.2. Proiektuaren iraupena (% 7).
4.3. Proiektua gauzatuko den lekua (% 7).

Lortutako puntuazioaren emaitza baloratu beharreko alderdi bakoitzean arrazoituko da.

Proiektua aurkezten dutenek, diruz laguntzea eskatu den proiektuaren nahiz jardueraren ardura duten ordezkariek edo pertsonek eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko dituzte, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia eta proiektuan partaide izango direnen federazioko lizentzia erantsi beharko dizkiote. Lizentzia horrek, gutxienez, bekara aurkeztu baino urtebete lehenago ateratakoa izan beharko du.

Garatu nahi den proiektuaren memoria hari dagokion aurrekontuarekin batera aurkeztu beharko da, bai paperean, bai euskarri informatikoan.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.